HARA! Iritsi dira Andaluziara Getariatik bizikletaz abiatutako espediziokoak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Joan den irailaren 9an Getariatik abiatu zen Magallanes Elkano Espedizioa gaur eguerdian iritsi da Sanlucar de Barramedara (Andaluzia, Espainia), antolatzaileek azpimarratu dutenez, "duela 500 urte mundubira bilakatu zen espedizioaren irteera eta helmuga den hiria".

Elkano Fundazioak eta Andaluziako Juntak elkarlanean antolatuta, 1.600 kilometroko ibilbidea egin dute bizikletaz zazpi txirrindularik.

Argazkia: Elkano Fundazioa

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide