Ibilbide oparoa izan zuen futbolean Jose Arakistain (Azkoitia, 1937) atezainak, eta Berria egunkariak erreportajea ondu du azkoitiarraren une profesional garrantzitsuenekin. Arakistainek hamazazpi denboraldi jokatu zituen (1956-1973), eta hainbat sari irabazi zituen urte horietan guztietan; besteak beste, Europako Kopa bat, sei Espainiako Liga eta Espainiako Kopa bat. Horrez gain, 1962. urtean Txileko Munduko Txapelketa jokatu zuen Espainiako selekzioarekin.
Arakistainek adierazi duenez, Real Madrilen aritu zen urteak izan ziren bere urterik onenak, baina Realean aritutako urteak "politenak" izan zirela nabarmendu du. Honako lotura honetan irakur daiteke erreportajea osorik.