Hondarrezko eskulturak egiten dituen Andoni Bastarrika azpeitiarrak Jatorria izeneko bere lehen erakusketa inauguratu du, eta Busturiako (Bizkaia) Ekoetxea Urdaibain daude ikusgai bere lanak. Azpeitiarraren hogei artelan inguru jarri dituzte bertan, eta azaroaren 1era arte ikusi ahal izango dira. Honako lotura honetan irakur daiteke erakusketaren inguruko informazio gehiago.