Maite Azpiazu eta Iban Garcia ama-semeak ETB1eko Sukalerrian saioko protagonistak izan ziren atzo, asteartea. Joseba Arguiñano sukaldari zarauztarrak bere saiora gonbidatu zituen bi azkoitiarrak eta hainbat gairi buruz hitz egin zuten. Azpiazuk eta Garciak, Arguiñanok lagunduta, haragi bolak saltsan prestatu zituzten.