HARA! Azkoitiko Bulego taldea, 'Ur handitan' saioko protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Elduaien 2020ko uzt. 8a, 10:11

Bulego musika taldeak ekainaren 20an Azkoitian emandako kontzertuaren prozesua azaldu dute ETB1eko 'Ur handitan' saioan.

ETB1eko Ur handitan saioaren denboraldiko azken atala 'Kontzertua' izenburuarekin aurkeztu zuen atzo, asteartea, Xabier Madariaga aurkezleak. Saioa bere osotasunean Azkoitiko Bulego musika taldeari eskaini zion, eta taldeari buruz hainbat galdera egiteaz gain, ekainaren 20an Azkoitiko Oteiza pilotalekuetan eskainitako kontzertuaren prozesua aurkeztu eta azaldu zuten bost taldekideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide