HARA! Ezpalak taldeak 'Itzala' singlea aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2020ko eka. 26a, 16:12

Iaz aurkeztu zuen musika taldeak lehen diskoa, eta udazkenean bigarrena kaleratzeko asmoa du. Gaur, ostirala, 'Itzala' singlea aurkeztu du taldeak.

Ezpalak taldeak gaur, ostirala, aurkeztu du Itzala single berria. 2020ko udazkenean kaleratuko du Ezpalak taldeak disko berria, beren ibilbideko bigarrena, eta aurrerapen moduan aurkeztu dute Itzala singlea. 2019. urteko apirilean aurkeztu zuen musika taldeak lehen diskoa. 

Abestia Eñaut Gaztañagak grabatu eta nahastu du Zestoako Gaztain Estudioan. Masterizazioa Estanis Elorzak (Doctor Master) egin du, eta bideoklipa, berriz, Amancay Gaztañagak zuzendu du. Zortzi abestik osatutako diskoa aurkeztuko du udazkenean laukoteak.

Lau talde desberdinetatik eratorrita, Eñaut Gaztañagak —Grises—, Unai Eizagirrek —Voltaia—, Juanjo Berasainek —Los Moths— eta Xabi Arrietak —Passepartout-Bulego— osatu zuten Ezpalak laukotea iaz. 90. hamarkadako rock alternatiboko taldeekiko zuten pasioak elkartu zuen taldea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide