HARA! 'Plazandreak' saioan agertuko dira Naroa Agirre eta Reyes Azkoitia pilotariak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2020ko eka. 15a, 15:39

ETB1en emakume pilotarien 'Plazandreak' saioa estreinatuko dute udan, eta eskualdeko bi pilotari agertuko dira saioan: Reyez Azkoitia azkoitiarra eta Naroa Agirre arroarra.

Uztailaren 3an estreinatuko du  Euskal Telebistak emakumezkoen pilotaren inguruko 'Plazandreak' saioa, eta bertan, hamabi pilotari nor baino nor gehiago lehian agertuko dira lau taldetan banatuta. Eskualdeko bi pilotari agertuko dira saioan: Reyes Azkoitia azkoitiarra eta Naroa Agirre arroarra. Azkoitiak entrenatzaile lanak egingo ditu; Agirre, aldiz, Erlantz Garciaren esanatera arituko da lehian beste hiru pilotarirekin batera. Ostegunetan emango dute saioa, 22:30ean, ETB1en eta Eitb.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide