Miren Nogales zestoarrak eta Angela Benitez azkoitiarrak parte hartzen duten Pikuak websaila ikusgai izango da igande gauerditik aurrera eitb.eus atarian. Maddi Castrok zuzendutako eta hiru atalez osatutako websaila da Pikuak, eta Donostian bizi diren hiru neska gazteren eguneroko gorabeherak kontatzen ditu. Nogales Ainararen paperean jarriko da; hain zuzen, hiru protagonistetako bat da aktore zestoarrak. Benitezek, aldiz, fornikofilia duen pertsonaia bat hezurmamitzen du websailean.
Honako lotura honetan izango da ikusgai Pikuak igandean.