HARA! Maria Zunzunegi zestoarra elkarrizketatu dute Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Etxea garbitzean "barneko lan bat" egiten dugula azaldu du Zunzunegik Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan, eta etxearen egoerak norberaren ongizatearekin zerikusia duela.

Maria Zunzunegi. (Uztarria)

Azpeitian psikologia gabinetea duen Maria Zunzunegi zestoarra elkarrizketatu dute gaur, asteazkena, Euskadi Irratiko Faktoria saioan. "Burua nola, etxea hala" izaten dugula adierazi du Zunzunegik saioan, eta etxeko garbiketa egiten dugunean "barneko lan bat" egiten dugula. Hain zuzen ere, etxea garbi izateak norberaren ongizatean zer nolako erlazioa izan dezakeen azaldu du zestoarrak irratsaioan, beste hainbat konturen artean. Honako lotura honetan entzun daiteke saioa, osorik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide