COVID-19 gaitzaren hedapenak ziurgabetasuna eragin du gizarteko hainbat sektoretan, eta horietako bat da kulturgintza. Berria egunkariak kulturgintzan murgilduta dauden lau elkarterekin hitz egin du; besteak beste, Aitor Bengoetxea Musika Bulegoa elkarteko lehendakariarekin. Bengoetxeak elkarrizketan adierazi duenez, kulturak "eutsi" egingo dio koronabirusak eragindako kolpeari, nahiz eta "baina" askorekin izan.
Honako lotura honetan irakur daiteke erreportajea, osorik.