HARA! Eskualdeko hainbat gune eta ibilbide, aldundiaren 'Gipuzkoanatura' webgunean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2020ko mai. 22a, 16:12

Gipuzkoan zehar egin daitezkeen hainbat ibilbideren eta naturguneen nahiz parketxeen inguruko informazioa jaso du aldundiak 'Gipuzkoanatura' webgunean. Tartean daude eskualdeko guneak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoanatura webgunea jarri du martxan hainbat eragilerekin elkarlanean, herritarrei parke naturalei, bide homologatuei eta ingurumen hezkuntzako jarduerei buruzko informazio praktikoa eta eguneratua emateko. Ibilbide bakoitzaren mapa ikusgai dago atarian, eta ibilbidearen iraupenari, zailtasun mailari, distantziari eta gainerako xehetasunei buruzko informazioa txertatu dute. Gainera, eskualdeko hainbat biotiporen, natur parkeren eta parketxeren inguruko informazioa ere jaso dute bertan.

Besteak beste, eskualdetik igarotzen diren hainbat ibilbideren inguruko informazioa dago webgunean: Inaziotar Bidea, Zumaia eta Loiola artekoa, Azpeitia eta Tolosa lotzen dituena, Elgoibar-Azpeitia bidea, Izarraizko Bira... Era berean, Deba eta Zumaia arteko biotopoa, Pagoeta eta Aiako Harria natur parkea, Iturraran parketxea eta beste hainbat naturgune jaso dituzte atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide