HARA! 'Cristobal Balenciaga, moda eta ondarea' erakusketa 'online' jarri du Balentziaga Museoak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Museoen Nazioarteko Eguna zen atzo, eta eskualdeko museoek ez zuten ateak irekitzeko aukerarik izan, koronabirusaren osasun krisia dela eta. Dena den, badira egun horretarako egitasmo bereziak prestatu dituzten museoak, eta horietako bat da Getariako Balentziaga.

Hain zuzen ere, Balentziaga Museoko arduradunek jarduera digitalera jauzi egitea erabaki dute, eta Cristobal Balenciaga, moda eta ondarea erakusketa online jarri dute. Balentziagaren lanen aukeraketa bat da erakusketa; izan ere, 1917an lehen negozioa zabaldu baino lehenagoko obrak eta 1968ra artekoak bildu dituzte bertan. Honako lotura honetan egin daiteke bisita birtuala.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide