Super Amara Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariek 'Um blem ble' eginez ospatu dute liga txapelketa. Besteak beste, Donostian, Zarautzen, Pasaian, Lezon, Errenterian, Ermuan, Madrilen, Bartzelonan, Zamoran eta Brasilen egin dute Koldo Alkorta Tili azkoitiarrak 1974an asmatutako brindisa.
Espainiako Eskubaloi Federazioako Aholku Batzordeak telematikoki astelehenean erabaki zuen Guerreras Iberdrola Ligari buruzko azken erabaki, eta ondorioz Super Amara Bera Bera talde donostiarra liga txapeldun izendatu dute, liga amaitzeko sei jardunaldien faltan; partidarik galdu gabe zegoen liderra.