HARA! Orkatz bat ibili da goizean Azkoitiko kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2020ko mai. 6a, 14:33

Goizaldean hartu du orkatzaren irudia herritar batek.

Azkenaldian ohi baino jende gutxiago dabil herrietan eta lasaitasuna handiagoa da. Hori baliatuta, hainbat animalia ikusi da menditik kalera jaitsita. Gaur goizean, esaterako, orkatz bat Azkoitiko kaleetan ibili da, ohi baino beherago. Xabier Munibe kalearen eta Julio Urkixo etorbidearen arten ikusi du herritar batek animalia, eta unea baliatu du argazkia ateratzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide