HARA! Alarma egoeraren luzapenaz aritu da Eneko Etxeberria 'Berria' egunkarian

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2020ko mai. 6a, 11:15

Alarma egoera luzatuko duten edo ez erabakiko dute gaur, asteazkena, Espainiako Kongresuan. Gai horren harira, Berria egunkariak hiru legelarirekin hitz egin du; tartean, Eneko Etxeberria azpeitiarrarekin.

Alarma egoeraren luzapenak zeresana eman du azken egunotan, eta gaur, asteazkena, bozkatuko dute Espainiako Kongresuan alarma egoera beste bi astez luzatuko den ala ez. Berria egunkariak hiru euskal legelarirekin hitz egin du gai horren inguruan; besteak beste, Eneko Etxeberria EHUko Zuzenbide Prozesaleko irakaslearekin. Etxeberriaren arabera, alarma egoera ez onartzeak "kaos normatibo bat" ekarriko luke. Honako lotura honetan irakur daiteke erreportajea osorik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide