HARA! 'Ene Zarautz Maite' abestu du Ixkuk 'El Conquis' lehiaketako agurrean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2020ko mai. 5a, 13:18

Atzo bukatu zen Gorka Ostolaza Ixku zarauztarraren abentura ETB2 kateko El Conquistador del Caribe lehiaketan. Hamaseigarren saioko dueluan azkenera arte borrokatu bazuen ere, ezin izan zuen gainditu eta kanporatua izan zen. Hala ere, harro agurtu zuen programa Ibarretxe lehendakariari mezu bat bidaliz eta Basarrik sorturiko 'Ene Zarautz Maite' abestuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide