HARA! Annecyko Nazioarteko Jaialdiak Izibene Oñederraren 'Lursaguak' filma hautatu du

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2020ko api. 21a, 17:06

Ekainaren 15etik 20ra bitartean izango da Annecyko Nazioarteko Jaialdia eta modu digitalean egingo dute.

Ibilbide oparoa ari da egiten Izibene Oñederra azkoitiarraren Lursaguak filma. Kimuak-en katalagoan hautatu zuten Oñederraren animaziozko film laburra, eta Donostiako Zinemaldian proiektatu zuten, besteak beste. Oraingoan, animaziozko filmen inguruko ekitaldirik entzutetsuenetako batean hautatu dute azkoitiarraren filma: Annecyko Nazioarteko Jaialdian. Ekainaren 15etik 20ra bitartean izango da jaialdia, eta modu digitalean egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide