Azkoitiko Bulego taldeak bi single berri aurkeztu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Azkoitiko Bulego talde sortu berriak beste bi single berri kaleratu ditu. 'Hegan' lehen lanaren ondoren 'Datorrena datorrela' aurkeztu zuen joan den astean, eta gaur, igandea, kaleratu du 'Biok' izeneko abestia.

Bulego taldeak lanean jarraitzen du konfinamendu garaian egonagatik. Hegan izeneko singlea kaleratuta aurkeztu zuen bere burua Azkoitiko musika taldeak. Joan den astea, berriz, Datorrena datorrela izeneko abestia kaleratu zuen, eta gaur, igandea, Biok abestia eman du ezagutzera. Taldekideek azaldu dutenez, astero abesti bat argitaratzeko du Bulego taldeak. Hona hemen bi abestiak entzungai:

Biok abestia:

Datorrena datorrela abestia:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide