HARA! Marijaia, Bilbotik Azpeitira

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2020ko api. 11a, 17:36

Konfinamenduko asperdurari aurre egiteko, bakoitzak ahal duena egiten du: batzuek irakurri, besteek margotu, beste batzuek kirola... Egoera honetan, badira festarako gogoa galdu ez duten herritarrak ere. Atzo, esaterako, irudi ikusgarriak ikusi ahal izan ziren Enparan kalean; hain justu, Bilboko festetako protagonista den Marijaia ibili zen kalean aurrera eta atzera. Gainera, kale horretako bizilagunek etxekotzat hartu eta beraien erara bataiatu dute panpina: Enpanjaia izena jarri diote. 

(Argazkiak: Oier Arzuaga)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide