HARA! Txiki eta Otaegi oroitzen dituen 'Ilunabarrak' abestia egin dute Jon Martinek eta Iker Laurobak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2020ko api. 9a, 11:15

Luis Eduardo Aute zenak egin zuen Txiki, Otaegi eta FRAPeko hiru militanteren fusilamenduak oroitzen dituen Al alba kantua, eta Iker Laurobak eta Jon Martinek abesti horren Ilunabarrak izeneko euskarazko bertsioa egin dute.

'Ilunabarrak' abestiaren bideoklipeko irudi bat. (Berria)

Angel Otaegi azpeitiarra, Juan Paredes Txiki zarauztarra eta FRAPeko hiru militanteren fusilamenduak oroitzen dituen Ilunabarrak abestia egin dute Jon Martinek eta Iker Laurobak. Joan zen astean hil zen Luis Eduardo Aute abeslariaren Al alba kantuaren euskarazko bertsioa da, eta Ane Narbarte marrazkilariaren irudiekin bideo bat osatu dute. Berria.eus atarian ikus daiteke Ilunabarrak abestiarekin osatu duten bideoa eta erreportajea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide