Alarma egoeraren ondorioz, azken egunetan ez dago giza mugimendurik mendi eta basoetan. Animaliak, hori nabarituta, gehiago mugitzen ari dira, eta kale aldera jaisten ari dira. Berez, Aste Santuko oporraldian bisitariak izaten dira Orioko Kanpineko protagonista, baina itxita dagoenez, untxiak dabiltza lasai ederrean.