ETAren lehen urteen inguruko telesail bat estreinatuko du bihar, asteazkena, Movistar Plus kateak. Berria egunkarian telesailaren inguruko erreportajea egin dute, eta bertan, Alex Monner kataluniarrak azaltzen du Txabi Etxebarrieta ETAko buruzagiaren rola gorpuzteko Azpeitian igaro zuela bolada bat, aitona-amonen etxean: "Nire aitona-amonak Azpeitian bizi dira; haien etxean pasatu nuen bolada bat euskal gizartean murgiltzeko, eta han ikasi nituen gidoiak hiru astez".