Konfinamendua arintzeko haur eta gaztetxoentzako Bitartean, etxetik ikasten saioa estreinatu berri dute ETB3 katean. Eusko Jaurlaritzak eta EITBk elkarlanean sortutako hezkuntza saioa da, eta hainbat gai lantzen dute bertan; besteak beste, euskara, ingelesa, gizarte zientziak zein musika. Amaia Zubizarreta azkoitiarra da saioan agertzen den irakasleetako bat, eta Zubizarretak matematikari lotutako Hari-mataza izeneko tartea aurkezten du.
Bilboko Basurto ikastetxetik egiten dituzte saioak egunero, 09:00etatik 12:00etara bitartean, eta ETB3 katean ez ezik, EITB Nahieran atarian ere ematen dute saioa. Honako lotura honetan ikus daiteke Zubizarreta Hari-mataza saioa aurkezten.