HARA! Grises taldeak 'Veneno' abestiaren bideoklipa kaleratu du

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Udazkenean plazaratuko du Grises Zestoako laukoteak 'Talismán' diskoa, eta gaur, ostirala, 'Veneno' abestiaren bideoklipa kaleratu dute.

COVID-19aren gaitza dela eta, Talismán disko berria uste baino beranduago kaleratuko du Zestoako Grises taldeak, baina dagoeneko ikusgai dago disko berriko Veneno abestiaren bideoklipa. Hain zuzen ere, gaur, ostirala, jarri dute zestoarrek bideoa ikusgai beraien Youtubeko kanalean. Bertan, Zestoako laukotea ez ezik, eskualdeko hainbat aurpegi ezagun agertzen dira aktore lanetan.

Talismán diskoko bigarren bideoklipa da Veneno abestia, duela aste batzuk Amazonia arde kantuaren bideoklipa ere kaleratu baitzuten.

Hona hemen Veneno kantuaren bideoklipa:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide