HARA! Azpeitiko Death Cafe saioen inguruan aritu dira 'Ur handitan' telebista saioan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2020ko ots. 26a, 10:57

ETB1eko atzoko 'Ur handitan' saioan Azpeitiko Death Cafe tertuliak izan zituzten hizpide. Manex Beristain, Iñaki Arregi 'Izan', Saioa Garmendia eta Kontxita Martija elkarrizketatu zituen Xabier Madariaga aurkezleak.

ETB1eko atzoko 'Ur handitan' saioan Azpeitiko Death Cafe tertuliak izan zituzten hizpide. "Heriotzaz taburik gabe" hitz egiten dute solasaldi horietan, eta hainbat herritarrek parte hartzen dute. Manex Beristain eta Iñaki Arregi 'Izan' dira saioen sustatzaileak, eta biak elkarrizketatu zituen Xabier Madariaga aurkezleak. Haiez gain, Saioa Garmendiak eta Kontxita Martijak ere beren esperientzia azaldu zuten; Death Cafe saioetan parte hartzen dute horiek.

Lotura honetan ikus daiteke atzoko saioa osorik.

 
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide