HARA! 'Amazonia arde' abestiaren bideoklipa kaleratu du Zestoako Grises musika taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2020ko ots. 13a, 13:00

Grises Zestoako musika taldeak gaur, osteguna, 'Amazonia arde' abestiaren bideoklipa argitaratu du. Taldeak atseden hartzea erabaki zuen iazko urtearen erdialdean, baina bueltan da berriz ere, eta ez esku hutsik. Sare sozialen bidez aurreratu dutenez, martxoaren amaieran kaleratuko dute disko berria. Bideoko emakume protagonisten bidez Lurrak bizi duen sufrimentua salatu dute. Eñaut Gaztañaga taldekidearen Gaztain Estudioan egin dituzte grabaketak eta nahasketak. Oier Arregi zestoarrak egin du Amancay Gaztañagak zuzendutako bideoa. 

Abesti berriez gain, ordea, taldeak aurpegi berria izango du aurrerantzean. Raul Olaizola baxu-jotzaileak utzitako lekua, Gartxot Unsainek hartu du orain. Unsainez gain, Amancay Gaztañagak (ahotsa), Eñaut Gaztañagak (ahotsa eta gitarra), Alejandro Orbegozok (teklatua eta sintetizatzailea) eta Gaskon Etxeberriak (bateria) osatuko dute boskotea. Hona hemen 'Amazonia arde' abestiaren bideoklipa:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide