HARA! Azkoitiko Dunne taldeak 'Argi Eza' bideoklipa kaleratu du

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2020ko ots. 10a, 10:58

 

Dunne Azkoitiko musika taldeak Argi Eza izeneko aurreneko bideoklipa kaleratu du gaur, astelehena, Youtube atarian. 2018ko udaberrian, Azpeitiko 2NOISI estudioan grabatu zuten lau abestiz osatutako Argi Eza EPa, Aritz Guerraren eta Oihan Lizasoren gidaritzapean, eta orain, hango kantuetako batekin osatu dute ikus-entzunezkoa. Raul Quircek zuzendu du bideoklipa, eta Ignacio Juaristi azkoitiarra aritu da aktore lanetan.

Slaktius musika taldeko errautsetatik sortutako hirukotea da Dunne, eta Gorka Alcaldek —ahotsa eta gitarra—, Ander Francok —baxua— eta Gorka Francok —bateria— osatzen dute. Batez ere, stoner eta hardcore doinuak lantzen ditu taldeak, eta musikariek egungo gizarteri kritikak egiten dizkiote abestien letren bidez.

https://www.youtube.com/watch?v=kgEIu9VkXLI&feature=youtu.be

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide