HARA! Ibai Marinen disko berriko lehen singlearen bideoklipa

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2020ko ots. 8a, 12:34

Disko berria prestatzen ari da Orioko bizilaguna, eta aurrerapen gisa, atzo argitaratu zuen 'Viernes Lobo' singlearen bideoa.

Ibai Marin Orioko bizilaguna disko berria prestatzen ari da, eta dagoeneko ikusgai dago Viernes Lobo singlearen bideoklipa. Azaldu duenez, abestia zuzenean grabatu zuten iazko irailean Elkar Estudioan, eta Axular Arizmendik egin ditu nahasketa lanak.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide