HARA! Talai Berri txakolindegikoak Japoniako enbaxadorearekin izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Japoniako enperadorearen urteurren ospakizunera gonbidatu ditu enbaxadoreak Talai Berri txakolindegiko kideak.

Zarauzko Udalak antolatzen dituen bisita gidatuen harira, Talai Berri txakolindegiko kideek hainbat japoniarren bisitak jaso izan dituzte. Tartean, baita Japoniako enbaxadorearena eta gobernuko hainbat kiderena ere.

Hori dela eta, HIiramatsu Kenji enbaxadoreak Japoniako enperadorearen urteurren ospakizunera gonbidatu ditu aste honetan, Madrilen. Bertan izan dira zarauztarrak, eta azaldu dutenez, japoniarren artean "arrakasta handia" dauka euskal gastronomiak. "Txakolinaren kasuan, zehazki, asko gustatzen zaie sushiarekin oso konbinazio ona egiten duelako".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide