HARA! Gurasotasun baimena luzatzeak haur eskola txikiei eragin diezaiekeen kalteaz aritu da Igone Arruti

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2020ko urt. 28a, 12:39

Gurasotasun baimena hamasei astera luzatu izanak kezka eragin du herri txikietako haur eskoletako langileen artean. Haien ustetan, lehendik ere gutxieneko kopuruetara iritsi ezinik ibiltzen diren landa eremuko haur eskola txikiak ixteko bidean jar ditzake erabaki horrek. 'Gipuzkoako Hitza'-k erreportajea osatu du gai horren harira.

Iragan azarotik, hamasei astera arteko gurasotasun baimena har dezakete Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako arlo pribatuko langile guztiek. Ordura arte, zortzi astekoak ziren bigarren gurasoen baimenak. Erabaki horrek kezka eragin du landa eremuko haur eskola txikietako langileen artean; izan ere, haien ustez, lehendik ere gutxieneko kopuruetara iritsi ezinik ibiltzen diren landa eremuko haur eskola txikiak ixteko bidean jar ditzake erabaki horrek. Igone Arrutik (Beizama, 1975) hamazazpi urte daramatza Haurreskolak partzuergoko haur eskoletan hezitzaile gisa lanean, eta gaiaren inguruan hitz egin du Gipuzkoako Hitzak osatutako erreportaje honetan.

Besteak beste, zera nabarmendu du Arrutik: "2003an haur eskolak ireki zituztenean, herri txiki askok aukera izan zuten ordura arteko amets bat egia bihurtzeko: herrian haur eskola bat izateko. Orduan lortutakoari nola edo hala eutsi nahian ari gara gu, baina ez digute askorik laguntzen erabaki hauekin".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide