HARA! Beizamako krimenaz aritu dira 'Euskal Gaizkileak' seriean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2020ko urt. 17a, 12:16

Beizamako Korosagasti baserrian duela hainbat urte gertatutako krimena izan dute hizpide ZuZeu orainkariaren 'Euskal Gaizkileak' seriean.

ZuZeu orainkariak ZuZeu podcast proiektua jarri zuen abian 2019. urtean, eta Euskal Gaizkileak seriean Beizamako Korosagasti baserrian gertatutako krimenaren istorioa kontatu dute. Honako lotura honetan entzun daiteke podcasta, osorik. Bertan, Martina, Arantxa eta Imanol afaltzera elkartu dira, Martinaren etxean, Korosagasti baserritik gertu. Duela 90 urte baino gehiago gertatutakoaz hizketan hasi dira, baina ez dira ados jartzen, eta bakoitzak bere bertsioa kontatuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide