HARA! 'Herio' kantuaren bideoklipa kaleratu du Zestoako Rodeo taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2020ko urt. 15a, 15:45

Hilaren 23an kaleratuko du Zestoako Rodeo taldeak 'Ezherrian' EP berria, eta disko horren aurrerapena da 'Herio' kantuaren bideoklipa.

Zestoako Rodeo taldeak urtarrilaren 23an, osteguna, kaleratuko du Ezherrian EP berria, eta atzo, asteartea, Herio kantuaren bideoklipa kaleratu zuten zestoarrek. Azpeitiko Gaztetxean eskaniko dute Ezherrian diskoaren aurkezpen kontzertua hilaren 24an Polybius eta Ezpalak taldeekin batera, 22:00etan hasita, eta bertan izango da zestoarren EP berriko abestiak aurrenekoz zuzenean entzuteko aukera. 

Oier Arregi zestoarrak egin du Herio abestiaren bideoklipa, eta Rodeoko musikariak dira protagonistak, haiek jarri baitira aktore lanetan. Hona hemen Arregik sortutako bideoa:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide