HARA! Udane Juaristi ETB1eko 'Egun on Euskadi' saioan elkarrizketatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2020ko urt. 13a, 15:30

Udane Juaristi azkoitiarra elkarrizketatu dute ETB1eko 'Egun on Euskadi' saioan. Juaristiren mural bat munduko horma-irudi onenen artean izendatu du nazioarteko webgune batek, eta gai horretaz jardun da, besteak beste, saioan.

2019ko horma-irudi azpimarragarrienen zerrendan sartu zuen Street Art 360 webguneak Udane Juaristi azkoitiarraren mural bat. Hori dela eta, gaur, astelehena, ETB1eko Egun on Euskadi saioan elkarrizketatu dute Juaristi. Oviedoko (Asturias, Espainia) Rosales kalean egin zuen azkoitiarrak horma-irudia iaz, eta gai hori nahiz beste hainbat izan du hizpide Juaristik Iban Garatek aurkezten duen saioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide