Arancha Gonzalez legelaria Espainiako Atzerri ministro kargurako aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak. Gonzalez tolosarra den arren, haren aita Beizaman maisu lanetan aritu zen denboraldi batez, eta horregatik, 6 urtera arte herri horretan bizi izan zen alaba ere. Egun, NBEren idazkariorde nagusia da Gonzalez, baita ITC Nazioarteko Merkataritza zentroko zuzendari exekutiboa ere. Hainbat lan egin izan du Europako Batzordean, nazioarteko harremanetan, merkataritzan, komunikazioan zein garapenerako lankidetzan. Zuzenbidean graduatua da Gonzalez, Nafarroako Unibertsitatean.