HARA! 'Lau Teilatu' kantua grabatu dute sanikolasetako herri bazkarian

Erabiltzailearen aurpegia Karkara.eus

EITB Maratoiaren deiarekin bat egin dute Orioko sanikolasetako herri bazkarian parte hartu zuten herritarrek.

EITB Maratoiak haurren minbiziaren aurka lanean jarraitzeko dirua bilduko du aurten, eta herritarrak egitasmoan parte hartzera deitu dituzte. Horretarako, 'Lau Teilatu' abesti ezagunaren bertsioak jaso, eta bideoklipa osatu nahi du EITBk horiekin. Hala, sanikolasetako herri bazkarian parte hartu zuten herritarrek 'Lau Teilatu' abestiaren bertsioa grabatu zuten atzo festa gunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide