EITB Maratoiak haurren minbiziaren aurka lanean jarraitzeko dirua bilduko du aurten, eta herritarrak egitasmoan parte hartzera deitu dituzte. Horretarako, Lau Teilatu abesti ezagunaren bertsioak jaso, eta bideoklipa osatu nahi du EITBk horiekin.
Hala, aiarrak ere animatu dira ekimenean parte hartzera, eta Itoizen abestiaren bertsioa grabatu zuten atzo, abenduak 5, Gozategi plazan. Aiako alkate Nekane Arrizabalaga gustura agertu da ekitaldiarekin: "Guretzat oso pozgarria da herritarrak elkartuta ikustea ekimen solidario baten alde".