Urolaldean euskara batuak eragin zituen sesioak abiapuntu hartuta, erreportajea osatu du 'Berria' egunkariak. Miel Anjel Elustondok idatzi du artikulua, eta Laxaro Azkune eta Iñaki Etxeberria azpeitiarrak nahiz Joxe Agustin Arrieta azkoitiarra eta Manuel Arregi zestoarra elkarrizketatu ditu bertan. Lau adituak euskara batuaren aldekoak dira. Irakurri erreportajea osorik, lotura honetan.