Arantxa Urretabizkaia idazleak jasoko du aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak banatzen duen Anton Abbadia saria, eta hark Udane Juaristi artista azkoitiarra ontzen ari den oroigarria eskuratuko du. Aldundiak azkoitiarrari eskatu dio 2019ko sarirako garaikurra egiteko; izan ere, urtero Gipuzkoako artista gazte batek egiten du lan hori.
Anton Abbadia saria 1996an sortu zuen aldundiak, euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten pertsonak eta elkarteak saritzeko asmoarekin, eta aurten, epaimahaiak aho batez hala erabakita, Urretabizkaiak jasoko du aitortza. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 2an izango da, diputazioaren egoitza nagusian.