"Ama naturak zerbait esan nahi al du?". Hala zioten Xoxoteko Aterpeko kideek Facebookeko orrian goiko argazkia argitaratu zutenean. Izarraitzen ateratako argazkia da, hain zuzen ere, sare sozialetan eskegi dutena; irudiko pagoa Azketako iturritik Haitzbakar aldera jaisterakoan dagoen pagadian dago. Zuhaitz horren enborrak munstroren baten aurpegia dirudi; izan ere, bi begi, sudurra eta ahoa, behintzat, baditu. Herritarrek ikusita ote zuten zuhaitz bitxi hori lehenagotik?