HARA! Josu Azpillaga azpeitiarra Euskadi Irratiko 'Mezularia' saioan elkarrizketatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko urr. 25a, 12:47

Atzo, osteguna, Josu Azpillaga azpeitiarra elkarrizketatu zuten Euskadi Irratiko 'Mezularia' saioan. 'Egunean Behin' mugikorretarako euskarazko tribial jokoaren sustatzailea da Azpillaga, eta aplikazioak izan duen arrakastaren inguruan hitz egin zuen irratsaioan.

Josu Azpillaga da 'Egunean Behin' jokoaren sustatzaileetako bat. (Berria, Ion Lizarazu)

22.000 erabiltzaileren langa gainditu berri du CodeSyntaxek sortutako Egunean Behin mugikorretarako euskarazko tribial jokoak. Josu Azpillaga azpeitiarra da joko horren sustatzaileetako bat, eta atzo, osteguna, elkarrizketa egin zioten Euskadi Irratiko
Mezularia 
irratsaioan. Bertan, jokoaren nondik norakoen berri emateaz gain, hainbat bitxikeria ere kontatu zituen azpeitiarrak. Honako lotura honetan entzun daiteke Azpillagari Mezularian egindako elkarrizketa.

Joan den irailean hasi zen Egunean Behin jokoaren bigarren denboraldia, eta Sanagustin kulturgunean izango da finala abenduaren 14an, larunbata. Berria egunkariak Azpillaga elkarrizketatu zuen bigarren denboraldiaren hasieran, lotura honetan irakur daiteke azpeitiarrari egindako elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide