HARA! Mikel Ibarguren zestoarrak 'Egunak eta lanak' dokumentalean parte hartu du

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Euskaltzaindiak 100 urte betetzen dituen honetan, Egunak eta lanak dokumentala ekoitzi du akademiak, "euskara jasoa izatera eraman duten gertakizun nagusiak" biltzeko asmoz. Bernardo Atxagaren ideia oinarri hartuta, Fermin Etxegoienek zuzendu du lana, eta Mikel Ibarguren aktore zestoarrak ere parte hartu du. Izan ere, hark ematen du aurrera istorioaren haria, Miren Gaztañagarekin batera. Dokumentala ETB1ek emitituko du urriaren 8an, 22:15ean, eta EITBren webgunean ere egongo da ikusgai.

Hemen ikus daiteke dokumentalaren aurrerapen bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=re6fUQrEiT8

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide