HARA! Iban Garateri 'Ondo pasau andramaixek' kantua jo dio Donostiako Udal Txistulari Bandak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Atzo, ostirala, 'Agur Etxebeste!' filma estreinatu zuten Euskal Herriko 38 zine aretoetan. Horren harira, filmeko kideek Donostiako Udal Txistulari Bandako kideei bisita egin zieten, eta Iban Garate azkoitiarrari 'Ondo pasau andramaixek' abestia jo zioten bertan.

 

Iban Garate azkoitiarrak eta Elena Irureta zumaiarrak parte hartu duten Agur Etxebeste! filma atzo, ostirala, estreinatu zen Euskal Herriko 38 zine aretoetan. Film horretako protagonistak Donostiako Udal Txistulari Bandako kideekin izan ziren atzo, eta bertan, azkoitiarrari Ondo pasau andramaixek kantua jo zioten txistulariek.

Honako lotura honetan ikus daiteke Garatek berak Twitter bidez zabaldu duen bideoa. Bertan, Garate eta Irureta agertzen dira kantua abesten, Ramon Agirre aktorearekin batera. Bideoan Jose Ignazio Peter Ansorena eta Jagoba Astiazaran Zestoako txistularia ere ikus daitezke, besteak beste, kantua jotzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide