Jose Luis Otamendi (Azpeitia, 1959) poeta ETB1 telebista kateko 'Ahoz Aho' saioan izan da 'Disoluzio agiriak' poesia liburua aurkezten. Zahartzen ari den gorputz baten kezkak, minak, giro politikoa eta soziala ageri dira lanean. "Saiatu naiz ni intimoago batetik adierazten betidanik azaltzen ditudan kezka horiek", azaldu du, besteak beste.
Lotura honetan ikus daiteke Otamendi ageri den saioa.