HARA! Ibarra gailendu zaio Errezili ETBko 'Bostekoa' saioaren finalean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko ira. 16a, 13:24

Atzo gauean eman zuten telebista saioaren finala. Sokatiran hiru tiraldiak galduta, Errezilgo kirolari boskotea hasieratik joan zen Ibarrakoen atzetik.

Ibarrako taldeak jantzi ditu ETB1eko Bostekoa saioaren lehen edizioko txapelak eta saririk gabe gelditu da Errezil. Atzo gauean eman zuten herrien arteko herri kiroletako deman oinarritutako saioaren finala. Errezilgo kirolari boskotea hasieratik joan zen Ibarrakoen atzetik. Izan ere, sokatira proban, finaleko lehendabizikoan, jokatutako hiru tiraldiak irabazi zituen Ibarrak. Minutu eta erdiko atzerapena pilatu zuten hor errezildarrek, eta alde horri buelta eman ezinda gelditu ziren harri-jasotzen, txingetan, trontzan eta giza-proban.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide