Atzo, igandea, errezildarren eta goizuetarren arteko lehia izan zen ikusgai ETB1eko Bostekoa saioan, eta hainbat proba irabazi ostean, errezildarrek lortu zuten Euskal Herriko pentatloi txapelketaren finalerako txartela. Giza proban, sokatiran eta hiruko proban jaun eta jabe izan ziren errezildarrak. Duela aste batzuk, azpeitiarren aurka jokatutako lehen kanporaketan finalerdietarako txartela eskuratu zuten errezildarrek.
Bostekoa saioaren hurrengo atalean erabakiko da zein herri izango duen Errezilek aurrez aurre Euskal Herriko pentatloi txapelketaren finalean; Ibarra edo Elorrio.