HARA! Azpeitia eta Errezilen arteko norgehiagoka, ETB1eko 'Bostekoa' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko uzt. 30a, 10:40

Azpeitiarren eta errezildarren arteko herriarteko pentatloi lehiaketa izan zen ikusgai igandean, ETB1eko Bostekoa saioan. Bost probetatik hiru errezildarrek irabazi zituzten, eta sokatiran nahiz txingetan Azpeitia izan zen garaile.

Azpeitiarrak eta errezildarrak 'Bostekoa' saioan. (EITB)

ETB1eko Bostekoa saioan Azpeitia eta Errezilen arteko herriarteko pentatloi norgehiagoka ikusi ahal izan zen igandean. Herri bakoitzeko hainbat ordezkarik indarrak neurtu zituzten elkarren aurka, askotariko probetan. Azpeitiarrak sokatiran eta txingetan nagusi izan ziren arren, gainontzeko probetan errezildarrak gailendu ziren, eta horrenbestez, horiek irabazi zuten norgehiagoka. 

Ondorengo lotura honetan ikus daiteke Bostekoa saioa, osorik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide