Zakilixutek Iñaki Elorza Txapas kazetari azpeitiarrari eskaini dio gaurko Berria egunkariko kontrazaleko tira. Herenegun, igandea, hartu zuen Txapasek erretiroa, hogei urtetik gora irrati esatari lanetan aritu ostean. Azken lanegunak Iruñeko sanferminetan egin zituen, Euskadi Irratirako hainbat emanaldi eskaintzen.
Julene Frantzesena kazetariak elkarrizketa egin zion Elorzari Uztarria aldizkariaren uztaileko zenbakirako, eta elkarrizketan sanferminak beretzat "bereziak" izan direla adierazi zuen Elorzak. Honako lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa.