https://www.youtube.com/watch?feature=youtu.be&v=TdU_pIdFnbg&app=desktop
Zale askok eta askok aspaldian itxarondako kontzertua eman zuen atzo, igandea, Berri Txarrakek Kobetamendin (Bizkaia). Emanaldi jendetsua izan zen, eta ohi bezala, disko askotako abestiak jo zituen taldeak. Dena den, izan zen sorpresarik atzokoan. Askotan ohi duen moduan, Oreka abestia jo zuen taldeak, baina modu berezi batean: Karlos Osinagak eta Anari Alberdik parte hartu zuten kantu horren zuzenekoak. Badirudi entzuleei asko gustatu zitzaiela moldaketa, abestiaren bideoa asko zabaldu baita sare sozialetan.