HARA! Mireia Orbegozo zestoarra ETB1eko 'Euskalonski' saioan agertu da

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko uzt. 10a, 11:00

ETB1eko 'Euskalonski' saioan Txileko Santiago hirian izan dira, eta atal horretako protagonistetako bat izan da Mireia Orbegozo, Etxepare Institutuko Txileko irakurlea. Orbegozok bere esperientzia kontatu dio Pello Reparaz aurkezleari.

Mireia Orbegozo zestoarra ETB1eko Euskalonski saioan agertu zen atzo, asteartea. Etxepare Institutuko Txileko irakurlea da Orbegozo, euskara eta euskal kultura erakusten ditu Txileko Unibertsitate Katolikoan. Zestoarra duela bi urte inguru joan zen Santiagora euskara irakastera, eta Pello Reparaz aurkezleari orain arte han bizitako esperientzia azaldu zion saioan.

Hona hemen Mireia Orbegozori UROLA KOSTAKO HITZAk joan den martxoan egindako elkarrizketa. Honako lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide