HARA! Xabier Lozanok bere esperientzia kontatu du 'Ur handitan' telebista saioan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko eka. 26a, 10:41

ETB1eko 'Ur handitan' telebista saioan LGTBI+ kolektiboaren gaia landu dute, aniztasun sexualaren erakusle diren euskal gazte batzuen bizipenak jasota. Atal horretako protagonistetako bat izan da Xabier Lozano gizon transexuala.

Xabier Lozano azkoitiarrak eta Azpeitiko bizilagunak atzo –asteartea– gaueko Ur handitan telebista saioan parte hartu zuen. Harro izenburupean egin zuten atala, eta homosexualitatea, bisexualitatea, transexualitatea, queer kolektiboa eta abar izan zituzten hizpide. Horretarako, aniztasun sexualaren erakusle diren euskal gazte batzuen bizipenak jaso zituzten atzokoan, eta protagonista horietako bat izan zen Lozano, gizon transexuala. Haren arabera, gizon transexuala izatea bere ezaugarri bat gehiago baino ez da: "Gizon transexuala naizela esatea altueraz baxua naizela esatearen parekoa da". Xabier Madariaga telebista saioko aurkezlearekin aritu zen solasean Lozano, eta hori eta beste hainbat gauza nabarmendu zituen. Ikusi hemen atzoko saioa osorik.

Irakurri hemen UROLA KOSTAKO HITZAk Lozanori egindako elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide